Beharbada ez da Beti Gazteko jokalari gazteena, baina bai berriena. Eta Lesakako harrobikoa ez den bakarra. Aimar Jabalera doneztebarrak lehen denboraldia egin du Beti Gazten, baina ez du erraz atzenduko. Defentsan sendo agertu da eta segurtasun handia eman du gibeleko aldean. Erremontearekin konpaginatzen du futbola eta heldu den denboraldian ere halaxe segitzea espero du, gogotsu baitago hirugarren mailan aritzeko. «Ederki hartu naute Lesakan eta hagitz gustura aritu naiz», dio.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!