Doneztebeko mendi itzulia eginen dute igandean

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 14a, 07:00
Santa Leokadia ermitatik pasatuko da ibilbidea. Argazkia: Irantzu Pastor

Erreka Kirol Elkarteak Doneztebeko Udalarekin antolatua, mendi ateraldia eginen dute ekainaren 20an 07:30ean udaletxetik abiatuta.

Bakoitzak bere edari eta gosaria eraman beharko ditu irteerara, nahiz eta Sunbillan hornidura-puntu ttiki bat antolatuko duten. Ez da izenik eman behar ezta deus ere ordaindu beharrik. Ibilaldia 20 kilometro ingurukoa izanen da, 1.000-1.100 metro inguruko desnibelarekin. Doneztebetik abiatuta Santa Leokadiara joanen dira, Legasatik pasatuta Meateko leporaino eta Sunbillara jaitsiko dira. Hornidura-puntutik pasatu ondotik, Zumalekutik bueltatuko dira Doneztebera. Musukoa eta segurtasun distantzia beharrezkoak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun