Ikasturte bukaerako kontzertuak eginen ditu Doneztebeko Musika Eskolak

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 13a, 09:00

Agorreta Musika Eskolak hiru kontzertu emanen ditu ondoko egunetan 2020/21 ikasturteari amaiera emateko, Doneztebeko Zineman.

Ekainaren 14an, astelehena (bihar), piano eta gitarra emanaldia izanen da 17:00etatik 20:00etara. Ekainaren 15ean, asteartea, txistularien txanda izanen da, 18:00etatik 19:30era. Bukatzeko, ekainaren 16an, asteazkena, bateria, trikitixa eta eskusoinu emanaldia eginen dute 17:00etatik 20:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun