«Penaz eta tristuraz» hartutako erabakia izan dela aipatu dute ohar batean, baina «gaur gaurkoz 27 kirolari bertzerik ez dute izena emana, eta kopuru hori ez da aski proba bideragarria izateko. Eta ezin dezakegu gehiago esperatu, txip bidezko kronometrajeak epea estutzen dituelako».
Dagoeneko izena eman dutenei dirua itzuliko diete eta antolatzaileek barkamenak eskatu dituzte egoera honek ekar ditzakeen eragozpenengatik. «Guretzat ere lan-ordu eta diru galera da, baina batez ere kirolariak ez erakarri izana atsekabetzen gaitu», diote oharrean.