Heldu den igandean, ekainaren 13an, Ipuin dantza ikuskizuna izanen dute Doneztebeko Santa Luzia plazan. Oihan Vegak gidatuko du ikuskizuna eta 18:30ean dute hitzordua. Gonbidapenak 641 58 99 08 telefonoan eskuratu ahal izanen dira.
'Ipuin dantza'
Ametsek izena eta zoriontasuna harrapatu nahi ditu eta horretarako bertzelako sentimenduak ere izanen ditu: beldurra, haserrea, tristura... Zoriontasunaren kolorearen bila dantzan eginen dute bidea. Ikusi trailerra hemen.
60 minutuko iraupena duen ikuskizuna da, familia osoarentzat egokia dena.