Foruzainek Sunbillako gasolindegi parean zuten kontrola kendu ondotik, tokitik alde egin zuten patruilatzen segitzeko. Ordu eta erdi geroago, Foruzaingoaren Aginte eta Koordinazio Zentroan dei bat hartu zuten erranez bi gizon furgoneta batekin moto bat lapurtzen saiatu zirela, eta Irungo noranzkoan alde egin zutela. Berehala patruila bat mobilizatu zuten Gipuzkoako mugaraino, bidean balizko furgoneta horren arrastorik aurkitu gabe. Berriz Doneztebera itzulita, motoa utzitako toki berean aurkitu zuten poliziek, eta motoaren inguruetan jabea ere.