Donezteben bihar jokatu behar zen Nafarroako erremonte txapelketako jardunaldia bertan behera utzi dute

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 10a, 11:00
Otano eta Utergak positibo eman dute koronabirusean eta Doneztebeko jardunaldia bertan behera utzi dute.

Xanti Uterga doneztebarrak eta Otano bere bikoteak positibo eman dute koronabirusean

Nafarroako erremonte txapelketako bosgarren jardunaldia jokatzekoa zen ekainaren 11n, ortziralean, Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan, baina bertan behera utzi dute. Bertan aritzekoa zen bikoteetako bateko bi erremontistek, Xanti Uterga doneztebarrak eta Otanok positiboa eman dute koronabirusean.

Gainerako erremontistak ez dituzte kontaktu zuzentzat jo, baina halere jardunaldi hau bertze baterako uztea erabaki dute Erremonte Fundazioak eta E-Remonte Iruña enpresak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun