Nafarroako erremonte txapelketaren laugarren jardunaldian Aldabe eta Saldias nagusitu dira Azkoienen

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 7a, 18:00

Aldabe eta Saldias nagusitu ziren ortziralean txapelketako jardunaldian eta larunbateko jaialdiko partidan.

Uterga-Otano, eta Zeberio II.a-Ionek bezala, partida bana irabazi zuten baina tantoen aldeak erabaki zuen jardunaldia

 Nafarroako XVI. Erremonte txapelketako laugarren jardunaldia jokatu zuten ekainaren 4an, ortziralean Azkoiengo pilotalekuan. Aldabe eta Aimar Saldias oiztarra galtzen hasi ziren, 20-15, Xanti Uterga doneztebarra eta Otanoren kontra. Baina gero garbi ireki zieten Zeberio II.a eta Ioni (20-8). Garaipen argi hori erabakigarria izan zen, azken partidan Zeberio II.ak eta Ionek 20-19 irabazi baitzieten Uterga eta Otanori. Honela, partida bana irabazita, baina tanto aldearengatik Azkoiengo jardunaldian garaile suertatu ziren Aldabe eta Saldias.


Larunbatean ere jaialdia Azkoienen

Txapelketako jardunaldiaren ondotik, larunbatean bertze jaialdi bat ere izan zuten Azkoienen. Lehenbiziko partidan, Aimar Jabalera doneztebarrak eta Ionek 25-28 irabazi zieten Erburu eta Azpirozi. Ondotik, partida nagusian, Azkoiengo erremonte profesionaleko torneoa jokatu zuten bezperako jaialdian lehen eta bigarren postua lortu zuten bikoteek. Aldabe eta Saldiasek 35-33 irabazi zieten Uterga eta Otanori.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun