Doneztebeko Mendi Abesbatzak Nafarroako Abesbatzen Elkartearekin batera antolatu du kontzertua, «aurtengo kurtso bereziari agurra abestuz emateko». Sasoiari egokitutako errepertorioa prestatu dute horretarako, bertzeak bertze: Mokoroaren Sorgin dantza, Julen Ezkurraren Aritz adarrean- Kattalin, Zubizarretaren Ama begira zazu eta baita Stand by me eta Only you abestien abesbatzarako moldaketak.
Erreka Dantza Taldeko dantzariez gain, Ruth Etxebeste eta Amaia Cordoba pianoan egonen dira eta Itziar Irigoienek txistua joko du.
Edukiera mugatua izanen du kontzertuak. Horregatik, sarrerak ekainaren 11ra arte, 17:00etatik 20:00etara, Doneztebeko liburutegian doan hartzen ahalko dira.