Bi sorosle kontratatzeko deialdia egin du Doneztebeko Udalak

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 8a, 13:00
Hautagaiek ekainaren 18an proba idatzi bat egin beharko dute udaletxean, 11:00etan.

Hautagaiek ekainaren 14ra arteko epea dute izena emateko.

Doneztebeko Udalak udan igerilekuan aritzeko bi sorosle kontratatzeko deialdia egin du. %77,73ko lanaldia da eskaini zaiena. Hautagaiek adin nagusikoak izan beharko dute eta sorosle titulua, Desa delako egiaztagiria eta B2 ahozko hizkuntza eskakizuna beharko dute. Interesa dutenek Curriculum Vitaea eta eskatutako dokumentazioaren kopia bat udaletxeko bulegoetan aurkeztu beharko dute ekainaren 14a baino lehenagoko epean (09:00etatik 14:00etara).

Hizkuntza eskakizuna betetzen ez duten hautagaiek proba baztertzaile bat egin beharko dute ekainaren 18an. Egun berean izanen da hautagaien proba idatzia ere, udaletxean, 11:00etan. Probak 80 puntu balioko du eta esperientzia gehienez ere 20 punturekin baloratuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun