Nafarroako erremonte txapelketaren laugarren jardunaldia gaur jokatuko dute Azkoienen

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 4a, 11:00
Orain arte jokatu dituzten bi jardunaldietan nagusitu dira Otano eta Xanti Uterga doneztebarra.

Uterga-Otano, Aldabe-Saldias eta Zeberio II.a-Ion izanen dira aurrez aurre

Nafarroako XVI. Erremonte txapelketako laugarren jardunaldia jokatuko dute ekainaren 4an, ortziralean 19:00etan hasita Azkoiengo pilotalekuan. Orain arte jokatu dituzten bi jardunaldiak irabazi eta lider diren Xanti Uterga doneztebarra eta Otano, Erratzun jokatutako jardunaldian garaile izan ziren Aldabe eta Aimar Saldias oiztarra eta oraindik garaipenik gabe dauden Zeberio II.a eta Ion izanen dira aurrez aurre.

Larunbatean ere jaialdia Azkoienen

Gaurko txapelketako jardunaldiaren ondotik, bihar 18:00etan bertze jaialdi bat ere izanen dute Azkoienen. Lehenbiziko partidan, Aimar Jabalera doneztebarra eta Barricart, Erburu eta Azpirozen kontra ariko dira. Ondotik, partida nagusian, Azkoiengo erremonte profesionaleko torneoa jokatuko dte bezperako jaialdian lehen eta bigarren postua lortzen duten bikoteek.

Bi jaialdietarako sarrera 5 euro kobratuko dute, ADANO elkartearen alde.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun