Malerrekari itzulia bizikletaz antolatu du Erreka Kirol Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 3a, 20:00

Larunbatean, hilaren 5ean, Doneztebetik abiatuko da itzulia 08:30ean. Hiru ordu eta laurdeneko ibilbidea eginen dute eta Donezteben bukatuko da.

Doneztebeko Pepa's kafetegian hasiko dute itzulia Bertizarana aldera. Legasatik Gaztelura joanen dira, handik Donamaria, Oiz, Urroz, Labaien, Saldias, Eratsun eta Ezkurrara. Zubietatik pasatuko dira gero Iturenera joateko eta Elgorriagatik igarota Doneztebera ailegatuko dira berriz ere. 71.4 kilometroko ibilbidea izanen da, 1.276 metroko desnibelarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun