'Euskañolitis' bakarrizketa aurkeztuko du Oihan Vegak Donezteben

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 3a, 12:00

Ekainaren 6an 19:30ean izanen da ikuskizuna Doneztebeko zineman. Interesdunek gonbidapena aitzinetik eskuratu beharko dute, euro baten truke, 641 58 99 08 telefono zenbakira deituz edo idatziz. 70 laguneko sarrera mugatua izanen da.

Sinopsia

Nork daki euskaraz iraintzen? Eguneroko bizitzan zergatik jotzen dugu horrenbeste erdarara? Umorea eta sarkasmoa erabiliz, euskararen erabileraren inguruko hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu Oihan Vegak bakarrizketa komiko dibertigarri eta ironiko honekin, musikaz, kantuez eta zineaz lagunduta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun