Sunbillako Ulibeltzak elkarteak batzarra eginen du ortziralean

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 3a, 18:00

Urriaz geroztik itxita egon da elkartea, eta maiatzaren 22an ireki zituen ateak berriz ere. Ekainaren 4an batzarra eginen dute 20:00etan. Hainbat gairen inguruan jardunen dira bertan; urteko kontuak, bazkide berriak, batzorde aldaketa, leihoak aldatzeko obra eta eskari eta galderak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun