Mendi korrikalariaren ibilbideari buruzko liburuaren aurkezpena eta Iker. Mendia. Etxea dokumentalaren proiekzioa eginen dute Donezteben ortziralean, Gazte Burrunba eta Erreka Kirol Elkarteak antolatua. Korrikalaria eta liburuaren egilea jardunen dira aurkezpenean. Ondoren, liburua erosteko aukera eta sinatzea izanen da.
Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko Ostizen debalde. Edukiera mugatua izanen da, 70 lagunekoa gehienez.