Sagarrondoei buruzko solasaldia larunbatean Zubietan

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 1a, 16:00
Juan Gamiok emanen du hitzaldia 10:30ean.

Sagar basatitik sortutako sagarrondoei buruzko solasaldia emanen du Juan Gamiok.

Juan Gamioren eskutik, 'Sagar basatitik sortutako sagarrondoa' hitzaldia izanen dute larunbatean Zubietan. Eskolan dute hitzordua, 10:30ean, Juan Gamiorekin. Gamiok sagarrondo osasuntsua nola sortu azalduko du eta, horrez gain, barietateen aukeraketaz, txerto motez, sagardiez eta sagarrondoen kimaketaz ariko da. Edukiera mugatua izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun