Askin Haur Eskolan matrikulatzeko epea ortziralean bukatuko da

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 26a, 17:00

2021/22ko ikasturtea prestatzen hasi dira Donezteben dagoeneko. Maiatzaren 24ean ireki zuten matrikulatzeko epea eta maiatzaren 28an, ortziralean itxiko dute. Ezarritako epean matrikulak egiten ez dituztenak, zerrendan zehaztutako ordenaren arabera itxaron beharko diote esleipen berriari.

Askin Haur Eskolan izena emateko, hau da aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Haurra inskribatua dagoen Gizarte Segurantzako kartillaren edo txartelaren fotokopia.
  • 150 euroko fidantza ordaindu izanaren egiaztagiria
    • Caixa: ES42 2100 4785 19 2200042941
    • Rural Kutxa:ES66 3008 0050 350702065327
    • Laboral Kutxa: ES32 3035 0136 30 1360900021
  • Bizitokia duten herriko udalari edo familiari berari dagokion moduluaren ehunekoaren finantzaketaren egiaztagiria (2021-01-01 baino lehenago Donezteben erroldatuta EZ dauden haurren kasuan).
  • Gurasoen edo legezko tutoreen 2020ko pertsona fisikoen errentaren gaineko aitorpenaren fotokopia. (Dokumentu hau entregatzeko epea 2021eko ekainaren 30arte atzera daiteke). Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena egin beharrik ez badute, dagokion dokumentazio ofiziala aurkeztu beharko da, edo, azken instantzian errenten edo diru-sarreren zinpeko aitorpena edo ikastetxearen titularra den toki entitateak familiaren 2020ko diru-sarrerak zehazteko beharrezkotzat jotzen dituen agiriak.
  • Familia guraso bakarra izatearen egiaztagiria.
  • Familia-liburua, ondoko egoeretan bakarrik:
    • Plazaren erreserba gauzatu duten familiak eta maiatzaren 29tik aitzinera (epez kanpo) matrikulatzen diren ume berrientzat.
    • Aurreinskripzioa egin duten familiak eta beraien famili egoera matrikula gauzatu baino lehen aldatu bada.
  • Dibortzioaren fotokopia (hitzarmen erregulatzailea barne). Inongo ezkontza-loturarik ez duten bikoteen kasuan, sententziaren fotokopia (neurri legalak, hitzarmen erregulatzailea barne).
  •  Ordainagiriak helbideratzeko banku entitateko kontu-zenbakiaren fotokopia (titularra eta zenbakia agertzen dituena).
  •  Beharrezkoa den osasun informazioa, haurra behar den moduan zaintzeko (kasua bada).

Egin klik hemen matrikula egiteko dokumentua edo ordaintzeko konpromisorako dokumentua jaisteko (azkenekoa Donezteben erroldaturik ez dauden haurrentzat). Dokumentazio guztia entregatzeko hiru modu daude; www.doneztebe.eus egoitza elektronikora (ziurtagiri elektronikoarekin), santesteban@doneztebe.es posta elektronikora eta presentzialki udalaren bulegoetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun