Argitsu artisauen elkarteak azoka eginen du Iturenen igandean

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 28a, 16:00

Azokaz beteriko asteburua izanen dugu hau; Lesakan, Leitzan eta Elizondon artisauen azokak izanen dituzte, baita Malerrekan ere. Joan den igandean Iturenen izandako arrakastarekin, maiatzaren 30ean ere bertan izanen da Argitsu Baztan-Bidasoko artisauen elkartea, 10:00etatik 14:00etara, bertako produktuz beteriko azoka eskaintzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun