Landarte proiektuaren aurkezpen bilera eginen dute maiatzaren 25ean Zubietan

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 20a, 13:00

Landarte programaren barrenean, kamera ilunaren proiektua garatu zuten iaz Aranon.

10:00etan dute hitzordua eskolan.

Gobernuak landa-ingurunean artea eta kultura sustatzeko antolatu ohi duen Landarte 2021 proiektuan parte hartzeko aukeratua izan da Zubieta. Hortaz, udala erakundearekin lanean ari da proiektu bat garatzeko asmoz.

Kultura ekintzako zerbitzuaren programari buruzko informazioa emateko maiatzaren 25ean, hurrengo asteartean, herritarrekin bilduko da udala. 10:00etan dute hitzordua eskolan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun