Oinarrizko gaitasun digitalei buruzko ikastaroa izanen dute ekainean Zubietan

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 19a, 14:00
25 orduko ikastaroa izanen da eta eskolan emanen dute.

Nafar Lansarek antolatuta, ekainaren 14tik 18ra bitarte, oinarrizko gaitasun digitalak lantzeko 25 orduko ikastaroa izanen dute Zubietan. 16 urtetik 65 urte bitartekoei bideraturikoa izanen da. Parte-hartzaileak goizetan, 09:00etatik 14:00etara bilduko dira eskolan.

Besteak beste, Interneten nabigatzen, fitxategi motak bereizten, bideokonferentzietarako eta telelanerako sistemak, Google tresnak, akreditazio digital motak erabiltzen, eta online egiten diren izapide ohikoenak egiten eta segurtasuna bermatzen ikasiko dute. 

Parte hartu nahi dutenek 948 45 03 09 telefonora deituz eman dezakete izena. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun