Lan ederrak egin dituzte Zubietan izan den margo tailerrean

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 18a, 11:00

Iciar Mikelpericena gidari, 12 heldu bildu dira Zubietan egin duten helduentzako margo tailerrean. Udalak antolatutako saioak, bi larunbatez, maiatzaren 8an eta 15ean, izan dira. 12 urtetik goitiko artistek pintzelak astindu eta margolan ederrak egin dituzte.

Mikelpericena margolariak herrian eman duen hirugarren saioa izan da hau (haurrentzako bi eta helduentzako aipaturiko hau). Zein baino zein arrakastatsuagoak izan dira eta laugarrenaren esperoan gelditu dira herritarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun