Donamarian larunbat honetan auzolanerako deitu dute

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 20a, 08:00

Donamariako eta Gazteluko Udalak deitua, maiatzaren 22an elkartuko dira bide bazterrak garbitu eta parkea pintatzeko.

Larunbatean 08:00etan Donamariako eta Gazteluko plazetan elkartuko dira, aseguruarendako izenak eta NAN zenbakia hartzeko eta lana banatzeko. Bide bazterretako sasiak moztu, arekak garbitu eta parkea pintatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun