Helpbidea egitasmoari buruzko informazioa emateko bilera Donamarian

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 19a, 07:00
Goizuetan egindako bilera ekimena azaltzeko.

Maiatzaren 21ean, ortziralean, Donamariako Jauregian dute hitzordua herritarrek. Ondotik, baserrietan identifikazio plakak paratzen hasiko direla jakinarazi dute.

Nafarroako Gobernuak udalerrien laguntzarekin paratu du martxan ekimena. Larrialdi egoeretan sakabanatuta dauden baserri eta etxeetara ailegatzeko irisgarritasuna erraztea du helburu. Eskualdeko hainbat herritan indarrean dago 'Helpbidea' dagoeneko, bertzeak bertze, Leitzan, Areson, Goizuetan, Aranon, Zubietan eta Ezkurran.

Zonaldeko baserriak identifikatu ondotik, plaka bat paratuko dute etxebizitza guztien ateetan, bakoitza zenbaki batekin, larrialdi egoeran mediku edo suhiltzaileei baserria lokalizatzea erraztuko diena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun