Beintza-Labaiengo emakumezkoen frontenis txapelketa jokatu zuten maiatzaren 15ean, larunbatean, Beintzako plazan. Hamabi bikotek eman zuten izena eta Eider Martiarena eta Nahia Ziganda suertatu ziren txapeldun. Finalean 22-11 irabazi zieten Idoia Etxeberriari eta Aitziberi Erasuni.
Izandako arrakasta ikusita, dagoeneko heldu den udazkenerako prestatzen hasiak dira hurrengo txapelketa.