Errekako Maylin II.a eta Otxandorena nagusitu dira Malerreka-Agoitz erremonte txapelketan

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 17a, 15:00
Larunbatean jokatu zuten Malerreka-Agoitz erremonte txapelketako finaleko itzulerako partida.

Maiatzaren 15ean Donezteben jokatutako partidan 30-35 galdu zuten Pikabea eta Mitxeo taldekideen kontra, baina joanekoan bederatzi tantorengatik irabazi zuten

Maiatzaren 15ean akitu zen Malerreka-Agoitz lehen erremonte txapelketa. Finalera Errekako Eneko Maylin II.a eta Erik Otxandorena eta Julen Pikabea eta David Mitxeo ailegatu ziren eta bikote bakoitzak partida bana irabazita, tantoaren aldea erabaki du txapelduna: Maylin II.a eta Otxandorena.

Finaleko lehen partida maiatzaren 13an jokatu zuten Agoitzen. Maylin II.ak eta Otxandorenak 35-26 irabazi zieten Pikabea eta Mitxeori ortzegunean. Itzulerako partida larunbatean jokatu zuten Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Oraingoan ere lehia estua izan zuten eta azkenean Pikabea eta Mitxeo nagusitu ziren, 35-30. Beraz, 5 tantoko aldeaz irabazi zuten, baina Agoitzen bederatzikoa lortu zutenez Maylin II.ak eta Otxandorenak, beraientzat izan zen txapela (65-61 denera).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun