Malerreka-Agoitz erremonte txapelketaren finala jokatuko dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 13a, 19:00

Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan jokatuko dituzte txapelketako azken partidak maiatzaren 15ean.

Malerreka-Agoitz binakako erremonte txapelketa asteburuan bukatuko da. Malerreka eta Agoizko jokalariz osatutako bortz bikotek parte hartu dute bertan. Larunbateko saioan, 10:00etan izanen da lehenbiziko partida; Iñigo Belarra Oteiza eta Markel Leatxe Portillo, Martixpe (Imanol de Rueda Goñi) eta Asier Baztan Arraraseren kontra.

Ondotik, finala handia izanen dute 11:00tan; Maylin II (Eneko Maylin Ezkurra) eta Erik Garcia Otxandorena, Julen Pikabea Oiartzabal eta David Mitxeo Zozaiaren aurka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun