Mendi martxa eta magia saioa izanen dute Donamarian igandean

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 13a, 17:00

Kultur Egunekin segitzen dute Donamarian eta bi ekitaldi izanen dituzte igande honetan, maiatzaren 16an, goiz eta arratsaldez.

Goizean, mendi martxa eginen dute. 09:00etan herriko plazatik abiatu eta inguruko parajeetan barrena ibiliko dira hiru orduko ibilbide batean. Martxaren ondotik, bermuta hartzera joanen dira. Arratsaldean, magia ikuskizuna izanen dute herriko frontoian Hodei magoaren eskutik. 18:30ean izanen da saioa.

Maiatzaren 29ra arte segituko dute kultur ekimenak egiten herrian. Hurrengoak ondoko asteburuan izanen dira; 'Karnalita kosmikoak' ikuskizuna eta herri-kirtolak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun