Maiatzaren 16an zineman bi aldiz proiektatuko dute dokumentala, 17:00etan eta 19:30ean. Lehenbiziko emanaldiaren ondotik eginen den solasaldian zuzendaritzako kideren batek parte hartuko du. Sarrerak lortzeko 641 589 908 telefono zenbakira deitu edo idatzi beharko dute interesdunek. Honez gain, hurrengo egunean, maiatzaren 17an, institutuan ere emanaldia izanen dute.