Ezkurrako jubiloteka martxan da berriz ere

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 27a, 12:00

Gaur jaso dute 70 urtetik goitikoek bigarren txertoa Malerrekan. Horregatik, pandemiaren ondorioz utzitako klaseak berrartu dituzte.

Jubilotekako ia erabiltzaile guztiak txertatu dituztenez, segurtasun neurriak ahaztu gabe, pandemiarengatik utzitako klaseak berriz ere hasi dituzte. Asteazkenetan (10:00etatik 12:00etara) eta ostegunetan (16:00etatik 18:00etara) bilduko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun