Helduendako margo tailerra eginen dute Zubietan

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 27a, 07:30

12 urtetik goitikoendako ikastaroa emanen du Iciar Mikelpericenak eskolan. Maiatzaren 3an izanen da izena emateko azken eguna.

Lau orduko ikastaroa izanen da guztira, bi egunetan zatitua; maiatzaren 8an lehenbizikoa eta 15ean bigarrena. Iciar Mikelpericena margolariak emanen du bi larunbatetan ikastaroa Zubietako eskolan. Maiatzaren 3a da izena emateko azken eguna eta parte hartzeko 680 53 97 69 telefono zenbakira deitu beharko dute interesatuek. 10 euro ordaindu beharko dituzte parte hartu nahi dutenek eta 15 lagun onartuko dituzte gehienez.

Margolariaren hirugarren saioa izanen da hau herrian. Joan den urtean 7-8 urtekoendako eman zuen lehenbizikoa eta aurtengo Aste Santuan bigarrena, dozena bat lagun bildu zituena. Arrakasta izan zuela ikusita bertze ikastaro bat antolatzea erabaki du udalak, honako hau helduei bideratua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun