Txertoaren bigarren dosia hartuko dute 70 urtetik goitikoek Donezteben bihar

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 26a, 17:00

Apirilaren 6an hartu zuten 70 urtetik goitikoek txertoa Malerrekan eta bihar hartuko dute bigarren dosia. 727 lagun izan dira deituak guztira Donezteben txertatuak izateko.

Aitzineko aldian bezala, antolaketa errazteko herritarrak norberari egokitutako orduan joatea eskatu dute, lehenbiziko dosia hartu zuten ordu berean hain zuzen. Gobernutik bidalitako lan-taldeak, Doneztebeko osasun zentroko profesionalek, Gurutze Gorrikoek eta bertako boluntarioek antolatuko dute bigarren txertaketa hau.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun