Kamioi gidari bat gelditu dute foruzainek Donezteben entzungailuak soinean eta porru bat erretzen ari zela

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 23a, 14:45

Foruzainen patruila batek atzerriko kamioilari bat gelditu du gaur Donezteben. Ageri denez, entzungailuak soinean zituela ari zen gidatzen (200 euro + 3 puntu gidabaimenean) eta gidatu bidenabar porru bat erretzen harrapatu dute (1.000 euro + 6 puntu gidabaimenean). Kamioia miatu ondotik, marihuana konfiskatu diote (601 euro).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun