Foruzainek taxi gidari bat salatu dute Donezteben drogen aurkako kontrol batean positibo emateagatik

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 21a, 14:46

Foruzaingoak bere sare sozialen bitartez jakitera eman duenez, berriki Donezteben egin duten kontrol batean taxi-gidari bat salatu dute bi drogatan positibo eman duelako. Autoa ibilgetzeaz gain, arau urraketa horrengatik 1.000 euroko salaketa jarri diote eta gidabaimenean 6 puntu kendu dizkiote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun