Baztandarren arteko finala izanen da XXX. Josetxo Ezkurra Memorialaren senior mailako finalean

Datorren larunbateko finaletako protagonistak zein diren erabaki da.

Sei mailatako finalerdiak jokatu zituzten igandean Donezteben eta Lesakan

Erreka elkarteak hogeita hamargarren urtez antolatuta, Josetxo Ezkurra zenaren omenez buruz buruko pilota txapelketa jokatzen ari da. Igande honetan finalerdiak jokatu dituzte Donezteben handixkoenak eta Lesakan ttikienak. Apirilaren 24an jokatuko diren finaletako protagonistak erabaki dira, beraz. Senior mailan, bi baztandar izanen dira aurrez aurre: Zugarraldeko Enaitz Anso oronoztarra eta Txarutako Oier Ariztegi lekaroztarra.

Igandean  Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan

Gaztetxoak finalerdiak

  • Beñat Apezetxea (Erreka), 18 - Andoni Sarasibar (Oberena), 3
  • Daniel Sanchez (Oberena), 18 - Aitor Agesta (Erreka), 5

Gazteak finalerdiak

  • Mikel Mikelarena (Buruzgain), 18 - Jon Tirado (PP San Sebastian), 10
  • Javi Murillo (Esteribar), 18 – Arai Murillo (Oberena), 8

Helduak finalerdiak

  • Enaitz Anso (Zugarralde), 18 - Aimar Lansalot (Larraun), 3
  • Xabi Barandiaran (Erreka), 11 – Oier Ariztegi (Txaruta), 18

Igandean Lesakako pilotalekuan

Umeak, pilota goxoarekin finalerdiak

  • Joseba Zestau (Erreka), 10 - Ibai Arrieta (Barañain), 18
  • Manex Balda (Aldabide), 9 - Aimar Orkin (Buruzgain), 18

Kimuak finalerdiak

  • Mikel Laso (Oberena), 18 - Markel Iribarren (Buruzgain), 10
  • Antimasberes (Barañain), 18 - Zuaitz Barbarin (Buruzgain), 10

Haurrak finalerdiak

  • Igor Nazabal (Oberena), 0 - Oier Zabaleta (Lodosa), 18
  • Arkaitz Goienetxe (Txaruta), 18 - Beñat Gracia (PP San Sebastian), 2

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun