Oieregiko eta Larrakaitzeko tunelen artean zolaberritze lanak eginen dituzte aste honetan

Ttipi-Ttapa 2021eko apirilaren 19a

N-121-A errepidean zolaberritze lanetan ariko dira gaur Mariezkurrenako langileak Sunbilla inguruan.

Gaur Sunbilla inguruan ibiliko dira Mariezkurrena enpresako langileak eta txandakako pasabidea emanen dute, errepide zaharretik desbideratuz

Aste honetan, N121A errepidean, 42. kilometrotik (Oieregiko tuneletik), 54. kilometro (Larrakaitzeko tunela) tartean zolaberritze lanak eginen dituzte Mariezkurrenako langileek. Lanek 08:00etatik 19:30 artio iraunen dute. Gaur, astelehena, apirilak 19, Sunbilla inguruan ibiliko dira. Sunbillako tunelean txandakako pasabidea emanen dute eta trafikoa errepide zaharretik ere desbideratuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun