Antzerkia, bertsoa, musika eta umorea elkartzen ditu Ander Lizarralde eta Unai Muñoa bertsolariek aurkezten duten ikuskizun honek. Imanol Kamioren piano eta eskusoinuarekin eta Aitor Atxegaren baxu eta gitararren laguntzarekin, doinu berriak eta kantu proposamen berriak plazaratuko dituzte.
70 pertsonako edukiera mugatua izanen du ikuskizunak eta sarrerak lortzeko 641 589 908 telefono zenbakira deitu beharko dute interesatuek, euro baten truke lortuko dituztenak.