XXX. Josetxo Ezkurra Memorialaren finalerdiak jokatuko dituzte igandean Donezteben eta Lesakan

Enaitz Anso oronoztarrak senior mailako finalerako sailkatzeko aukera izanen du.

Erreka elkarteak hogeita hamargarren urtez antolatuta, Josetxo Ezkurra zenaren omenez buruz buruko pilota txapelketa jokatzen ari da. Igande honetan finalerdiak jokatuko dituzte Donezteben handixkoenak eta Lesakan ttikienak. Apirilaren 24an jokatuko diren finalerako azken pausoa eman nahiko dute sei kategoriatako pilotariek.

Igandean, 09:30ean Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan

Gaztetxoak

  • Beñat Apezetxea (Erreka) - Andoni Sarasibar (Oberena)
  • Daniel Sanchez (Oberena) - Aitor Agesta (Erreka)

Gazteak

  • Mikel Mikelarena (Buruzgain) - Jon Tirado (PP San Sebastian)
  • Javi Murillo (Esteribar) – Arai Murillo (Oberena)

Helduak

  • Enaitz Anso (Zugarralde) - Aimar Lansalot (Larraun)
  • Xabi Barandiaran (Erreka) - David Landa (Oberena)

 

Igandean Lesakako pilotalekuan

Umeak, pilota goxoarekin

  • Joseba Zestau (Erreka) - Ibai Arrieta (Barañain)
  • Manex Balda (Aldabide) - Aimar Orkin (Buruzgain)

Kimuak

  • Mikel Laso (Oberena) - Markel Iribarren (Buruzgain)
  • Antimasberes (Barañain) - Zuaitz Barbarin (Buruzgain)

Haurrak

  • Igor Nazabal (Oberena) - Oier Zabaleta (Lodosa)
  • Arkaitz Goienetxe (Txaruta) - Beñat Gracia (PP San Sebastian)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun