Malerrekako Mankomunitateak, liburutegi publikoarekin eta Katubirekin elkarlanean, otsailaren 25ean abiatu zuen Kultur Zarea egitasmoa. Lehenbiziko ikus-entzunezkoan, Marga Erdozainek, liburuzainak, euskarazko ikus-entzunezkoen eskaintza zabala dela nabarmendu zuen. Horrekin batera, maileguan hartzeko eta EFILM plataformaren bidez ikusteko xehetasunak eman zituen.
Gaur, apirilaren 15ean, plazaratu dute bigarren ikus-entzunezkoa eta Erdozainek fikziozko hiru sorkuntza gomendatu ditu: Maddi Ane Txoperenaren Ene baitan bizi da; Amets Arzallusen Miñan; eta Harkaitz Cano eta Maite Gurrutxagaren Tigre batekin bizi.