Hiritarron Harrera Sarea laguntzeko elikagaiak bilduko dituzte Donezteben

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 14a, 17:00
Elikagai ez galkorrak bilduko dituzte.

Doneztebeko Eroskin bilduko dituzte, astelehenetik larunbatera.

Donostiako Hiritarron Harrera Sareak zabaldutako deialdiari erantzunez, elikagaiak biltzeko deialdia egin dute Malerrekan. Elikagai ez galkorrak, esnea, zukuak, olioa, arroza edo pasta, lekaleak, atuna, tomatea, azukrea, gatza edo iruna, kafea edo cola-caoa, gailetak, opilak, zerealak, ogi txigortua, moldeko ogia eta kontserbak, bilduko dituzte.

Harrera Sareak astero banatzen dituen elikagai poltsetan euren ekarpena egin nahi dutenek elikagaiak astelehenetik ortziralera 09:00etatik 14:00etara edo 16:30etik 20:00etara edo larunbat goizetan 09:00etatik 14:00etara eraman ditzakete Doneztebeko Eroskira (Zazpigurutze, 8).

Informazio gehiago nahi dutenek 631 81 99 08 telefonora deitu edo recogidaciudadana@gmail.com helbidera idatz dezakete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun