Plazatik Mendaurrera apustua egin dute bikoteka zortzi gazte iturendarrek

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 14a, 14:00

Iker eta Gorka izan ziren bikote guztien artean denbora gutxien behar izan zutenak.

Apirilaren 3an, larunbatean, herriko zortzi gaztek, bikoteka, herritik Mendaurko kaskora goititzeko erronka egin zuten. Honela osatu zituzten bikoteak: Iker eta Gorka; Aritz eta Jon; Oier eta Oier; eta Ugaitz eta Willian.

Plazatik Mendaurko kaskoraino behar izandako denborak gehituz, Iker eta Gorka izan ziren azkarrenak eta beraz, eurentzat izan zen apustua. Ikusmin handia sortu zen, bai ibilbidean eta baita Mendaurren ere herritar ugari bildu zen.

Pandemia garai honetan, segurtasun neurri guztiak betez, elkartzeko eta gozatzeko hitzordu polita izan zen herriko gazteek antolaturikoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun