Iruñerriko erremonte profesionaleko lehen txapelketaren finala gaur arratsaldean jokatuko dute Labriten

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 9a, 08:00

Xanti Uterga eta Josetxo Ezkurra izanen dira bi bikoteetako erreferenteak eta lehia estua espero da aitzineko koadroetan.

Xanti Uterga eta Josetxo Ezkurra doneztebarrak aurrez aurre izanen dira aitzineko koadroetan, gibelean Barricart eta Aimar Saldias oiztarra dituztela

Iruñerriko erremonte profesionaleko lehen txapelketaren finala jokatuko dute apirilaren 9an Iruñeko Labriten. Ortziralean 18:30ean hasiko den jaialdiaren lehen partidan, Zeberio II.a eta Garcés, Otxandorena doneztebarraren eta Ionen kontra ariko dira. Txapelketako finalean, berriz, Xanti Uterga doneztebarra eta Barricart, Josetxo Ezkurra doneztebarra eta Aimar Saldiasen kontra ariko dira.

Covid-19aren kontrako protokoloa betetzeko, gehienez 285 ikuslek izanen dute finalera sartzeko aukera, giro ona izatearekin batera, segurtasuna ere bermatuz. Sarrerak 5 eurotan salduko dituzte, eta txapelketa osoan bezala, Nafarroan minbizia duten umeak eta senideak biltzen dituen ADANO elkartera bideratuko da jasotako dirua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun