Hodei Magoaren ikuskizuna Donezteben larunbatean

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 6a, 19:00

Harritzearen abilezia magia ikuskizuna eginen du Hodei Magoak Doneztebeko Zineman apirilaren 10ean, 18:30ean. Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko euro baten truke. 70 lagunendako edukiera mugatua du aretoak. Sarrerarekin lortutako dirua elkarte bati emanen diotela jakinarazi du udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun