Uterga-Barricart eta Ezkurra II.a-Saldias izanen dira Iruñerriko I. Erremonte Profesionaleko txapelketaren finalean

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 6a, 06:59
Barricart sakean, larunbateko partidetako batean.

Larunbatean Olazen jokatutako finalerdietako ligaxkan nagusitu ziren eta apirilaren 9an Labriten ariko dira

Xanti Uterga doneztebarrak eta Barricartek eta Josetxo Ezkurra doneztebarrak eta Aimar Saldias oiztarrak jokatuko dute apirilaren 9an, ortziralean 18:30ean Iruñeko Labrit pilotalekuan, Iruñerriko I. Erremonte Profesuonaleko txapelketaren finala. Larunbatean Olazen, Utergak eta Barricartek bi partidak doi-doi irabazi zituzten, 20-19 Ezkurra II.a eta Saldiasen kontra eta 20-19 Aldabe eta Azpirozen kontra. Jalaidko lehen partidan, Ezkurra II.ak eta Saldiasek 20-16 irabazi zieten Aldabe eta Azpirozi, finalerako bigarren txartela eskuratuz.

Hiru partidak, beraz, estuak izan ziren. Xanti Uterga izan zen onena, jokaldiak errematatzen asmatu zuen eta Barricartekin ongi moldatu zen. Finalean Josetxo Ezkurra izanen du aurrez aurre eta txapelketako errebelazioa izan den Aimar Saldias oiztar gaztea. Indartsu agertu da Saldias txapelketan eta hobekuntza nabarmena egiten ari da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun