Hiru bikote ariko dira dira Iruñerriko erremonte profesionaleko txapelketaren finalerdian

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 1a, 13:00

Xanti Uterga doneztebarra pilota astintzen, Azpiroz begira duela.

Apirilaren 3an, larunbatean 18:00etan jokatuko dute Olatzen Ezkurra II.a-Saldias, Uterga-Barricart eta Aldabe-Azpiroz bikoteek

Lehen aldiz antolatu den Iruñerriko Erremonte Profesionaleko txapelketa Caixabank Sari Nagusiko finalerdiak jokatuko dituzte apirilaren 3an, larunbatean 18:00etan hasita Olatzen. Hiru bikote lehiatuko dira finalerako bi txartelen bila: Josetxo Ezkurra doneztebarra eta Aimar Saldias oiztarra, Xanti Uterga doneztebarra eta Barricart eta Aldabe eta Azpiroz. Bi onenek apirilaren 9an Labriten jokatuko dute finala (18:30).

Larunbat honetarako sarrerak 5 eurotan salduko dituzte eta guztia ADANO elkartearentzat izanen da. Edukiera ehun ikuslera mugatua izanen du Olazko pilotalekuak.

Lekunberriko Aldabe pilota astintzen eta Josetxo Ezkurra II.a erne.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun