Errekako bikoteak txapeldun Nafarroako jubenil eta senior mailako erremonte txapelketetan

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 29a, 10:00

Gazte mailan, Pikabeak eta Otxandorenak jantzi zuten txapela eta klub arteko txapelketan, De Ruedak eta Mitxeok

Erremonte afizionatuko Nafarroako bi txapel jokoan izan ziren martxoren 27an, larunbat goizean Iruñeko Labrit pilotalekuan. Gazte mailan, Nafarroako Kirol Jokoen baitan, Doneztebeko Erreka elkarteko bi bikote izan ziren aurrez aurre: Pikabeak eta Otxandorenak 35-27 irabazi zieten Maylin II.ari eta Leatxari. Senior mailan ere, Nafarroako klub arteko txapelketan,  Errekako bikote bat suertatu zen txapeldun. Izan ere, De Ruedak eta Mitxeok 35-20 irabazi zieten Agoizko Maylin I.ari eta Segurari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun