Atarrabiako Lorenzo Goikoa pilotalekuan larunbatean 18:00etan hasiko den jaialdiko bigarren partidan, Zeberio II.a eta Otano, Aldabe eta Azpirozen kontra ariko dira, Jaialdia hasteko, Erburu eta Barricart, Aimar Jabalera doneztebarraren eta Aimar Saldias oiztarraren kontra ariko dira.
Biharamunean, igandean 12:00etan Uharteko Toki Alai pilotalekuan hasiko den jaialdiaren bigarren partidan, txapelketari dagokionean, Xanti Uterga doneztebarra eta Barricart, Eloy Otxandorena doneztebarraren eta Ionen kontra ariko dira. Lehen partidan, Matxin III.a eta Otano, Jabalera eta Azpirozen kontra ariko dira.
Bi jaialdietako sarrerak ADANO elkartera bideratuko dira. Txapelketako bi partidetako irabazleek, joan den asteburuan Antsoainen garaile suertatu ziren Josetxo Ezkurra eta Aimar Saldiasekin batera finalerdietan ariko dira apirilaren 3an Olatzen eta bi bikote onenek finala jokatuko dute apirilaren 9an Labriten.