Pintura tailerra emanen dute apirilaren 6an eta 7an Zubietan

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 26a, 14:00
Abendu hondarrean egindako tailerretan gustura aritu ziren neska-mutilak.

Iciar Mikelpericena margolariaren eskutik, apirilaren 6an eta 7an, astearte eta asteazkenean, pintura tailerra izanen dute Zubietan. Bi egunez, eskolan bilduko dira 11:00etatik 13:00etara. Gehienez 15 lagunek eman ahal izanen dute izena eta plazak deitu ahala beteko dira. Apuntatzeko azken eguna apirilaren 3a, larunbata, izanen da eta parte hartzeko bost euro ordaindu beharko dira. Ikastaroa emateko, segurtasun neurri guztiak bermatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun