Zutarten, Sunbilla eta Arantza artean, ote eta sasi erretzeak egin zituzten atzo

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 25a, 09:30

Atzoko eguraldiak aukera egokia ematen zuela ikusita, mendi-suhiltzaileak oteak eta sasiak erretzen aritu ziren Nafarroako hainbat tokitan, horien artean Zutarte inguruan. Programatuta dauden erretze-lan hauei esker, larreak hobetu eta lana segurtasunez egiteaz gain, etorkizunean inguru horretan gertatzen ahal diren kontrolik eta baimenik gabeko suteak zabaltzeko arriskua kendu dute eta, bidenabar, suhiltzaileak itzaltze-lanetan trebatzeko baliatu dute.

Zutarte inguruetako ortoargazkia

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun