Kolunbarioak eskatzeko azken egunak Zubietan

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 25a, 15:00

35 kolunbario daude guztira Zubietako hilerrian eta ostiralera arte eskatzen ahalko dira.

Herritarren eskura jarri ditu Zubietako Udalak kolunbarioak. 320 euro ordaindu beharko ditu bakoitzak izena emateko eta ostiraleko, martxoaren 26eko, goizeko hamaikak arte eskatzen ahalko dituzte interesatuak. Ondotik, izena eman dutenen artean, jendaurreko zozketa eginen dute bakoitzari zein egokituko zaion zehazteko. Zozketaren eguna eta ordua etxez etxe banatuko den bandoan zehaztuko da. Zozketatik kanpo geratuko dira ordaintzen ez dutenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun