Nafarroako erremonte afizionatuko bi finalak jokatuko dituzte larunbatean Labriten

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 24a, 18:00
Nafarroako erremonte txapelketako zenbait partida Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan jokatu dituzte aurten.

10:00etan hasita gazte mailakoak araiko dira lehenik, Errekako bi bikoterekin eta senior mailan, Errekako De Rueda eta Mitxeo, Agoizko Maylin I.a eta Seguraren kontra ariko dira

Erremonte afizionatuko Nafarroako bi txapel jokoan izanen dira martxoren 27an, larunbat goizeko hamarretan hasita Iruñeko Labrit pilotalekuan. Gazte mailan, Nafarroako Kirol Jokoen baitan, Doneztebeko Erreka elkarteko bi bikote izanen dira aurrez aurre: Maylin II.a eta Leatxe, Pikabea eta Otxandorenaren kontra. Senior mailan ere, Nafarroako klub arteko txapelketan,  Errekako bikote bat izanen da finalean: De Rueda eta Mitxeo. Agoizko Maylin I.a eta Segura izanen dituzte arerio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun